San Lorentzon eta Alegian zuhaitzak landatu dituzte
ITSASO // San Lorentzoko lursailetan eta Alegiko erreka inguruan zuhaitzak landatu dituzte: San Lorentzon bertako zuhaitz motak eta Alegian, berriz, altza. 3.000 landare inguru landatu dituzte guztira. Martxoan Zuhaitz Eguna egingo dute eta nahi duenak zuhaitz bat landatzeko aukera izango du Aranzadi elkartearen gidaritzapean.













