18:00etan ireki dute udaletxeko areto nagusian jantziez eta argazkiz osatutako erakusketa. Igandera arte egongo da ikusgai.
Leire Jauregi ‘Asha’-k 2007an ireki zuen Urretxuko yoga eskola, eta Tolosan ere ematen ditu klaseak. 2005ean hasi zen yoga irakasle gisa lanean, eta, ordutik, yoga bihurtu du bere bizibidea eta bizimodua. Lore esentzien terapian ere aditua da.
Osasun Sailak beste 11 kasu jakinarazi ditu gaurko txostenean, gehienak Beasainen, Seguran eta Urretxun daude.
Indarrean dagoen dekretua beste 20 egunez mantenduko du, aldaketa txiki batzuekin. Nagusiena, berriz ere aldameneko herrietara mugitzeko aukera izango da. Astelehenean sartuko da indarrean.
Ostalaritzaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo, udaletxe aurrean. Agintariek ezarritako murrizketen ondorioz bizi duten egoeraren berri eman dute.
CAF eta Bombardier etxeek sortutako kontsortzioari esleitu zioten 2.560 milioi euroko eskaria. Alstom konpainiak Bombardier erosi du eta eskaria ez duela egingo esan du
Abenduan izandako luiziaren ondorioz, baserrira doan bidea itxita dago ibilgailuentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenaren zain daude eta helburua bidea hormigoitzea da.
Herritarren «parte hartzea eta babesa beharrezkoak» direla azaldu dute, eta plenora gonbidatu dituzte, denen artean aukera berriak aztertzeko.
Urtebete daramagu ia koronabirusaren menpe eta ez da erraza bizipozari eustea. Carlos Mediavilla urretxuarrak Santa Barbaratik eta Irimo menditik ateratako argazkiek itxaropen izpi bat dakarte.
Xabi Solano musikariak eta Kimua dantza kolektiboak ikuskizuna egingo dute bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan, Beste Bat! programazioaren barruan.
Ordiziako Argi-Berri elkarteko mus txapelketa enblematikoa bertan behera geratu da. 44. jardunaldia jokatuko litzateke larunbatean. Antolaketa zailtasunengatik hartu dute erabakia.
LH, DBH, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa ikasten seme-alabak dituzten 59 familia izan dira onuradurak. Kanpainaren inguruan 21.000 euro mobilizatu dira. Herrian 10.511,55 euro gastatu dira