Sare sozialen arriskuez ohartarazteko ikastaroa egingo dute Legorretan
Otsailaren 22tik martxoaren 24ra bitartean emango dute. Asteazkena da izena emateko azken eguna.
Sare sozialen erabilera eta izan ditzaketen arriskuen inguruko ikastaroa antolatu dute Legorretan, udaleko kultur lantaldeak, Aldaieta jubilatu elkarteak eta Cebanc-ekin elkarlanean. Sare sozial nagusiak ezagutuko dituzte, hala nola Facebook, Twitter eta Instagram, eta haiek erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak saihesten erakutsiko dute.
Ikastaroa otsailaren 22tik martxoaren 24ra emango dute, jubilatu elkarteko aretoan. Saioak astelehen eta asteazken arratsaldeetan (17:00-19:00) izango dira, eta guztira, 20 orduko iraupena izango du.
Ikastarorako plazak mugatuak dira, eta izena hilaren 17rako (asteazkena) eman behar da, kultura@legorreta.eus helbidera idatzita edo 943 08 50 50 telefono zenbakira deituta. Matrikula doakoa izango da.