Sestaoko hilketa matxista salatu dute Lazkaon
"Bihar erailketarik gerta ez dadin borrokan ari gara gaur" lemapean, dozenaka lagun bildu dira udaletxe aurrean.
Lazkaoko Talde Feministak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo, Lazkaoko plazan. Sestaon joan den ostiralean izandako hilketa matxista salatu nahi izan dute. “Nazkatuta gaude eta ozen entzun behar gaituzte” azaldu dute, eta hilketa gehiago gertatu ez dadin borrokan jarraituko dutela.