Aralarko abeltzainek poza eta esker ona agertu dute, pisten auzia artxibatu eta gero
EHNE eta Enba sindikatuek eta Aralarko Baserritarren Elkarteak, auzipetuak izan diren Ariztimuño, Santamaria eta Asensioren lana eskertu nahi izan dute.
EHNE eta Enba sindikatuek eta Aralarko Baserritarren Elkarteak ohar bateratua argitaratu dute gaur, Aralarko pisten auzia artxibatzeko autoa baloratzeko. Hiru taldeek haien “poza” agertu dute, eta esker ona agertu nahi izan diete pisten alde egin duten eta kausa honetan auzipetuta egon diren ordezkari politikoei.
Aralarko abeltzainek pisten aurkako salaketa artxibatzeaz poztu eta publikoki beren babesa eta eskerrona azaldu nahi dute
Aralarko abeltzainen izenean, Aralarko Baserritar Elkarteak, EHNE eta ENBA sindikatuok gure poza agertu nahi dugu Aralarko pistaren aurkako salaketa artxibatzeko autoaren aurrean eta bide batez, mendira igotzen garen abeltzainon izenean gure eskerrona agertu nahi diegu absolbitutako Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Arantxa Ariztimuño, garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen Jose Felix Asensio eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zen Jose Miguel Santamariari.
Larunbatean Aralarko mendira igotzen diren abeltzainen batzarrean, Mankomunitatearen egungo egoera baloratzeaz gain, kaleratu berri den sententzia positiboki baloratu genuen, abeltzainen jarduteaz gain, bide azpiegitura egitean, mendiaren eta beren erabiltzaile guztien aldeko ekimena delako.
Aralarko Baserritar elkarteak, EHNE eta ENBAtik gure babesa berretsi nahi diegu heuren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobetzen jardun ziren agintariei bai oraingo hiruei bai atzetik etorriko den salaketan kalteturiko udal eta foru arduradunei eta baita ere, tartean dauden teknikariei, beti ere, Aralarko abeltzainen bizimodua duintzea izan bait dute bere jokabidearen helburu bakarra.
Aralarko Baserritarren Elkartea
EHNE
ENBA