Beste 8 positibo atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera Beasainen, Idiazabalen, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan agertu dira positibo berriak.
Gorabehera handirik gabe jarraitzen dute koronabirusaren datuek; gaur beste 8 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Idiazabal da kasu berri gehien dituen herria, 3 positiborekin. Beasainek 2 ditu, eta bana Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak.
Eragin tasari dagokionean, 5.000 biztanletik gorako herririk ez dago jada eremu gorrian. Legazpi (356,76) eremu laranjan dago, Urretxu (190,36), Zumarraga (142,55) eta Beasain (164,04) horian. Ordizia (59,58) eremu berdean sartu da, Lazkaorekin (35,51) batera.
Herri txikiagoen artean, eragin tasaren 500eko muga gainditzen dute Segurak (848,01) eta Ataunek (515,17). Zegama berriz jaitsi egin da, 460,22ko tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.959 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/22 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 126 | ||
Beasain | 2 | 1.120 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 3 | 103 (+3) | ||
Itsasondo | 0 | 38 | ||
Lazkao | 0 | 294 | ||
Legazpi | 0 | 501 | ||
Legorreta | 0 | 107 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 1 | 981 (+1) | ||
Ormaiztegi | 0 | 76 | ||
Segura | 0 | 153 | ||
Urretxu | 1 | 397 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 127 | ||
Zegama | 0 | 116 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 1 | 688 (+1) | ||
GOIERRI | 8 | 4.959 (+8) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.