Latxa arkumea 'online' saltzeko ekimena abiatu du Larsabi elkarteak
Larsabi elkarteak 'Latxa arkumea' egitasmoa jarri du martxan. Hiru lote edo kutxa ezberdinetan, arkume haragiaz gain, gazta eta txakolina ere erosi ahal izango da.
Larsabi ganaduzaleen elkarteak egitasmo berri bat abiatu du. Latxa arkumea online saltzeko proiektua da, eta oraingoz Oñatitik 80 kilometrora gehienez dauden udalerrietara zabalduko dute. Emaitza onak izanez gero, datorren arkume garairako eskaintza zabaltzea izango dute helburu. Hiru pack edo formatu ezberdin jarri dituzte salgai.
Lehenik, Latxa arkumea %100 saskia: ama esnez hazitako latxa arkume osoa edo erdia jaso daiteke. Bigarrenik, Artzai mundua paketea, arkumeaz gain Idiazabal Jatorri izendapeneko gazta osoa edo erdiarekin. Eta azkenik, Lagun giroan: arkumea, gazta eta txakolina izango ditu saski horrek.
Apirilaren 10era bitartean egongo da martxan egitasmoa, ardiak mendira eraman arte. Latxarkumea.com helbidean, 623165363 whatsapp zenbakian edo kaixo@latxarkumea bidez egin daitezke eskaerak.
Teknologia berriak
Pandemian ohikoa bihurtu da Internet bidezko erosketak egitea. Artzainek ere teknologia berrien aldeko apustua egin dute Latxa arkumea saltzeko azken ekimenarekin: «Era honetan beraien produktuen mozkinak areagotu eta bitartekari gutxiago izanik, balioan jarriz herritarrengana iristeko salmenta zuzeneko bidea landuz», azaldu dute ohar batean antolatzaileek.