Hamaika kasu gehiago atzeman dituzte, horietatik bost Idiazabalen
Idiazabalen astebetean hamabost kasu izan dituzte. Herririk handienetan hobera egin du egoerak, eta denak eremu horian edo berdean daude jada.
Azken bi egunetan zortzina kasu izan eta gero, gaurkoan beste 11 positiboren berri eman du Osasun Sailak. Horietatik gehienak Idiazabalen atzeman dituzte, 5 guztira. Eta badira egun batzuk herri horretako kasu kopurua goraka egiten ari dela; astebetean 15 positibo agertu dira, eta eragin tasa 672,27ra igo da.
Gainontzeko herriei dagokionean, Zumarragan 2 positibo atzeman dituzte, eta bana Ataunen, Beasainen, Legazpin eta Ormaiztegin.
5.000 biztanletik gorako herri guztiak eragin tasaren 500eko langaren azpitik daude. Legazpi (249,73) eremu laranjatik horira pasa da, Urretxu (146,43), Zumarraga (122,19) eta Beasainekin (128,38) batera. Ordizia (49,65) eta Lazkao (35,51), berriz, arrisku baxuko eremu berdean daude.
Herri txikiagoen artean, Idiazabal da eragin-tasarik handiena duena. Segurak (521,85) eta Ataunek (515,17) ere gainditzen dute. Baina osasun eremu guztiak arrisku egoeratik kanpo daudenez, ez zaie beste neurri gehigarririk aplikatuko.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.970 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/23 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 127 (+1) | ||
Beasain | 1 | 1.121 (+1) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 5 | 108 (+5) | ||
Itsasondo | 0 | 38 | ||
Lazkao | 0 | 294 | ||
Legazpi | 1 | 502 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 107 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 981 | ||
Ormaiztegi | 1 | 77 (+1) | ||
Segura | 0 | 153 | ||
Urretxu | 0 | 397 (+) | ||
Zaldibia | 0 | 127 | ||
Zegama | 0 | 116 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 2 | 690 (+2) | ||
GOIERRI | 11 | 4.970 (+11) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.