Porrotx eta Marimototsen emanaldia eta biharko ipuin kontaketa atzeratu dituzte
Azken egunetan Idiazabalen atzemandako covid-19 kasu positiboak nabarmen igo direnez, Idiazabalgo Udalak aurreikusitako ekintzak atzeratzea erabaki du.
Astebetean hamabost covid-19 kasu positibo atzeman dituzte Idiazabalen, eta 462,48-eko intzidentzia tasa dauka. Hori dela eta, Idiazabalgo Udalak datozen egunetarako aurreikusitako ekintzak atzeratzea erabaki du. Ostiralean Porrotx eta Marimotots ‘Amaren intxaurrak’ emanaldia eskaintzekoak ziren Igarondo pilotalekuan, baina ez da ikuskizunik izango. Biharko ‘Erroskilazaleen Kluba’-ren ipuin kontaketa ere atzeratu dute.
Udalak sare sozialen bidez jakinarazi du egoerak ahalbidetzen duenean egingo dituztela. Sarrerak zein izen emateak baliagarriak izango dira hurrengo saiorako.