Udalak 196 zuhaitz banatu dizkie lursail jabeei
Azken urteetako ohitura jarraituz, Zumarragako Udalak zuhaitz landareak banatu ditu baserritarren artean, pinuaren ordez, bertako espeziak bultzatzeko.
Zumarragako Udalak 196 zuhaitz landare banatu ditu herriko lursail jabeen artean: 47 haritz, 85 pago, 45 intxaurrondo, 14 gaztainondo eta 50 lizar. Udalak Gabiriako Ikerlora enpresari erosi dizkio landareak eta aurrekontua 2.500 eurokoa izan da. Egitasmo honen helburua mendietan pinua ez den zuhaitz motak landatzea da.
Udalak 2004an jarri zuen abian egitasmo hau. Ordutik,11.700 zuhaitz landare banatu ditu, gutxi gorabehera. Aurten hamahiru izan dira eskatzaileak.
Balorazio ona
Udal arduradunak gustura ageridira lortutako emaitzarekin.«Baserritarrak kontzientziatze aeta gure mendiak zuhaitz desberdinekin landatuta ikustea da gure helburua. Zaila da, zeren eta pinua eta hazkunde azkarreko zuhaitzak errentagarriagoak dira eta baserritarrentzat diru iturri bat dira. Banatzen ditugun landareak ez dira nahiko mendien itxura aldatzeko, baina baserritarrak kontzientziatzeko eta biodibertsitatea sustatzeko pauso bat da. Landa guneetan garapen iraunkorra sustatzen jarraituko dugu».