Bareakeko dendek stocka kalera aterako dute bihar, egun osoan zehar
Herriko 32 dendak hartuko dute parte. Batzuk Erauskin plazan egongo dira; besteek atarietara aterako dituzte produktuak. Bareak elkarteak teknikari berria du
Bareakeko 32 dendek euren produktuak kalera aterako dituzte bihar, bezeroengandik gertuago egoteko.Hamar dendak Erauskin plazan ezohiko azoka egingo dute, eta gainerakoek denda aterietan jarriko dute stocka. 10:00etatik 20:00etara egongo dira produktuak salgai.
Askotariko produktuak eskainiko dira. Denboraldiko arropaz gain osagarriak, material espezifikoak eta osasun arlokoak egongo dira salgai.
Aldaketa garaia
Goierriko merkataritza bulego teknikoak arduradun berria du. Eneritz Iturriotzek hartu du Elene Berrateagaren lekukoa. Egoitzak Zaldizurreta kalean jarraituko du.
Bareak elkarteak webgune berritua ere badu, bareak.eu. Informazio erabilgarria eskaintzen du. Tartean, elkartea osatzen duten merkatari guztien zerrenda, bakoitzaren fitxarekin.