Gaur ere 11 positibo berri atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak beste 11 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen, Idiazabalen, Legazpin eta Zumarragan agertu dira gehienak.
Bigarren egunez jarraian, hamaika koronabirus kasu agertu dira eskualdean, Osasun Sailak jakinarazi duenez. Positibo berri gehien dituzten herriak Beasain eta Idiazabal dira, hiruna kasurekin; Legazpik eta Zumarragak bina dituzte, eta beste kasu bat agertu da Itsasondon.
Idiazabalen 18 kasu daramatzate zazpi eguneko epean, eta eragin tasa 798,32ra igo da.
5.000 biztanletik gorako herri guztiak eragin tasaren 500eko langaren azpitik daude. Legazpi (237,81), Urretxu (73,22), Zumarraga (142,55) eta Beasain (121,15) eremu horian daude. Ordizia (49,65) eta Lazkao (35,51), berriz, arrisku baxuko eremu berdean daude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.981 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/24 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 127 | ||
Beasain | 3 | 1.124 (+3) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 3 | 111 (+3) | ||
Itsasondo | 1 | 39 (+1) | ||
Lazkao | 0 | 294 | ||
Legazpi | 2 | 504 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 107 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 981 | ||
Ormaiztegi | 0 | 77 | ||
Segura | 0 | 153 | ||
Urretxu | 0 | 397 | ||
Zaldibia | 0 | 127 | ||
Zegama | 0 | 116 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 2 | 692 (+2) | ||
GOIERRI | 11 | 4.981 (+11) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/25)