'Salto! Udalekuak', informazio bilera, bihar
Aurten ere, Salto! Udalekuak antolatu ditu UEMAk, 15 eta 18 urte bitarteko gaztetxo guztiei zuzenduta. Ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira udalekuak, Zumaiatik Lekeitiora. Adin tarte horretako beste gazte batzuekin ongi pasatu, harremanak egin, lagun berriak egin eta Euskal Herriko txokoak gehiago ezagutzeko aukera bat da UEMAk eskaintzen duena.
Ekimen horren inguruko informazio osagarria jasotzeko eta eduki daitezkeen zalantza guztiak argitzeko, informazio bilera antolatu dute biharko, ostirala, Itsasondon. 17:30ean da hitzordua, kulturgunean.













