Ahoz aho narrazio jaialdiaren sei saio ekarriko ditu Intujaik Ordiziara
Datorren martxoaren 6an iritsiko da ahozkotasunaren jaialdia Ordiziara. Gala nagusia eta ahozko narrazio lehiaketa martxoaren 12rako antolatu dute
Abian da Ahoz Aho narrazio jaialdia, Intujai Teatrok antolatuta. Otsailaren 18an Oñatin eman zioten hasiera, eta Tolosan, Arrasaten, Amezketan, Ibarran, Ozaeta Barrundian, Albizturren, Ataunen eta Ordizian egingo dituzte saioak. Ataunen iragan astean egin zuten, eta Ordizian, martxoaren 6etik aurrera, bost saioz gozatzeko aukera izango da. Jaialdiaren amaiera ere, Ordizian bertan izango da, martxoaren 12rako antolatu duten gala nagusiarekin. Ahoz aho narrazio lehiaketa ere egun horretan egingo dute.
Jaialdiko saio guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik gonbidapenen erreserba egitea komeni da. Horretarako, Barrena Kultur Etxera deitu behar da (943 80 56 30).
Lehiaketarako izen ematea
Osasun krisiak baldintzatuta, narrazio lehiaketan parte hartuko dutenak hautatzeko aurreko fasea kendu da. Bestalde, osasun neurrri guztiak zorrotz beteko dira, partaide eta ikusle guztientzat espazio seguru bat sortzeko asmoarekin.
Bestalde, gogoratu Ahozko narrazio lehiaketan parte hartu nahi dutenentzat, zabalik dagoela izen emate epea, martxoaren 1a arte. Partaide bakoitzaren narrazioak ezingo du zortzi minututik gorakoa izan. Epaimahaiaren eta publikoaren botoek erabakiko dute narrazio lehiaketaren irabazlea.
Sariak
Sariei dagokienez, 300 euroko diruzko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarren sailkatuari eta 100 eurokoa hirugarrenari.
AHOZ AHO – EGITARAUA
MARTXOAK 6
17:00. Itziar Saen de Ojer (Euskal Herria) eta Nicolas Buenaventura (Kolonbia). Adin guztientzat, euskaraz eta gazteleraz. Barrena Jauregian.
MARTXOAK 8
10:00. Lur Usabiaga (Euskal Herria), Jakintza ikastolan, euskaraz.
MARTXOAK 9
10:00. Iraitz Lizarraga (Euskal Herria), Jakintza ikastolan.
18:00. Doro Zobaran (Euskal Herria), Barrena Jauregian, euskaraz. Goiztiri AEKrekin elkarlanean antolatuta.MARTXOAK 11
17:30. Monika Arratibel eta Xabi Etxaniz (Euskal Herria) eta Ruben Martinez Santana (Venezuela). Barrena Jauregian. Euskaraz eta gazteleraz. Adin guztientzat.
MARTXOAK 12
19:00. Ahozkotasunaren gala nagusia eta 9. ipuin narrazio lehiaketa. Aurkezlea: Iñaki Carretero. Euskaraz eta gaztelerazizango da.