Bederatzi kasu gehiago agertu dira eskualdean
Atzo baino 2 kasu gutxiago agertu dira gaur, denera 9, Osasun Sailaren arabera; Beasainen eta Legorreran daude gehienak. Urretxu ere eremu berdera pasa da.
Astea beste bederatzi positibo gehiagorekin bukatuko du Goierrik. Kasu berri gehien Beasainek (4) ditu. Haren atzetik daude Legorreta (2), Ataun (1), Urretxu (1) eta Zumarraga (1).
Eragin tasari dagokionean Idiazabalek bakarrik gainditzen du 500eko langa 798,32eko tasarekin.
5.000 biztanletik gorako herri guztiak muga horren azpitik. Legazpi (225,95), Zumarraga (142,55) eta Beasain (135,51) eremu horian daude. Urretxu (58,57) eremu berdera pasa da, Ordiziarekin (49,65) eta Lazkaorekin (17,76) batera.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.990 COVID-19 positibo kasu izan dira.
02/25 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 128 (+1) | ||
Beasain | 4 | 1.128 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 111 | ||
Itsasondo | 0 | 39 | ||
Lazkao | 0 | 294 | ||
Legazpi | 0 | 504 | ||
Legorreta | 2 | 109 (+2) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 981 | ||
Ormaiztegi | 0 | 77 | ||
Segura | 0 | 153 | ||
Urretxu | 1 | 398 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 127 | ||
Zegama | 0 | 116 | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 1 | 693 (+1) | ||
GOIERRI | 9 | 4.990 (+9) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/02/26)