Eskolako patioan aterpea jarriko dute
Laiotz Herri Eskolako patioa estalia izango da laster. Lanak hasi dituzte jada eta martxoko bigarren asterako bukatzea espero dute.
Laiotz Herri Eskolako patioan aterpea jarriko dute. Aurretik zuten beharra areagotu du COVID-19ak, eta dagoeneko lanak hasi dituzte. Igeltseritza eta asfaltatze lanak egin ondoren, estalpea jarriko dute. Martxoaren bigarren asterako amaitzea aurreikusi dute. Bestalde, Zubiberritik Kalegoenerako doan bidean ere asfaltatze lanak egiten hasi dira. Lehenengo frontoi ondoko kantxa asfaltatuko dute, eta beste bide zatia gero. Lan horiek datorren astean bukatuko dituzte.