Teknifikazio proban bikain aritu dira Ordiziako igerilariak
Ordizia Igeriketa Taldekoek 25 probatan parte hartu dute, eta 13tan lortu dute marka pertsonalak hobetzea.
Ordiziako Majori kiroldegian jokatu zen iragan asteburuan igeriketa teknifikazio froga. Ordiziako taldeko 11 igerilarik parte hartu zuten. 25 proba desberdinetan egin zuten igeri eta horietatik hamahirutan lortu zituzten marka pertsonalak hobetzea. Bestalde, Euskal Herriko Txapelketara joateko gutxieneko denbora bat ere lortu zuen taldeko igerilari batek.