Berdintasuna lantzeko ipuin kontaketa saioak
ORMAIZTEGI // Martxoaren 9an, herri eskolako haurrek eta langileek emakumeen nazioarteko eguna gogoan izango dute. Ipuin kontaketa saioak izango dituzte ikasleek Ana Apika ipuin kontalariaren eskutik. Lau saio desberdin izango dira, kontaketa desberdinekin, baina helburu bera izango dute: ikasleekin berdintasuna lantzea.













