Zaintzaren ereduan aldarria jarrita, hainbat konpromiso hartu dituzte, eta Martxoaren 8a ospatzeko emakume taldeek antolatutako ekitaldiei babesa emango dietela jakinarazi dute. Udaletxeko balkoietan ikur feminista jarriko dutela ere agindu dute.
Pandemiaren eraginez sektorea jasaten ari den kaltea eta murrizketak salatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute. Legazpiko ostalariek elkarretaratzea egingo dute gaur 20:00etan, Hegialden, Maiatza eta Zabaleta tabernen tartean.
Irati Goikoetxeak 'Herriak ez du barkatuko' eleberria aurkeztu du. Minaz hitz egiteko tresna izatea nahi duela aipatu du idazleak. Igartza Sariari esker ekoitzia izan da
Azken egunetako datuen gorakada eten egin da gaur. Osasun Sailak 8 kasuren berri eman du, gehienak Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan.
Inazio Iraeta eta Mari Karmen Sarasua senar-emazte urretxuarrek 85 eta 84 urte dituzte. Oso mendizaleak dira eta egunero joaten dira mendira. Beraien adinkide guztiak kirola egitera animatzen dituzte.
Naturkon elkarte ekologisten kolektiboak dio azken epaiarekin ez dela auzia bukatu, eta Aitor Aldasorori «errealitatea desitxuratzeko bistako ahalegina» egin izana leporatu dio.
Ordiziako Jabekuntza Eskola errealitatea da aste honetatik. Torrean izango du egoitza nagusia. Emakumeentzako espazio segurua izango da
Legazpin egingo dute startup hori balioztatzeko probetako bat. Azken bezeroaren esperientziari emango diote garrantzia. Finantziazioa lortzeko bidea eginda dute
'Hariz hari sorgindu hadi!' unitate didaktikoaren sorrerarako lanketa saioa egingo dute gaur Segurako Danon Gelan, 17:30ean. Aurten osatu eta 2022rako erabilgarri izatea aurreikusi dute
Nippon Gases lantegitik ke zuria atera da, eta inguruak hauts zuriz estali ditu. N-1eko zirkulazioan ere eragina izan du, eta auto pilaketak sortu dira bi noranzkoetan.
Juan Mari Uztarrozek jatorri izendapenaren lehendakaritza utziko du, 17 urteko ibilbidearen ondoren. Felix Ajuriak hartuko du haren lekua.
Sasieta mankomunitateak pilentzako 23 edukiontzi zaharberritu ditu Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan. Urtean 8 tona pila biltzen dira Sasieta mankomunitatearen eremuan.
2020. urteko ur eta zabor tasei dagozkien laguntzak dira. 26.600 eurotik beherako diru sarrerak dituztenek eskatu ditzakete. Eskariak martxoaren 31 baino lehen egin behar dira
Bitartean Elkarteak antolatu, eta Urretxuko eta Zumarragako 31 merkatarik parte hartuko dute.