Dendariek merkealdia kalera aterako dute bihar
Bitartean Elkarteak antolatu, eta Urretxuko eta Zumarragako 31 merkatarik parte hartuko dute.
Bihar Urretxuko eta Zumarragako 31 merkatarik merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte. Denden aurrean jarriko dituzte salgai.
Ekitaldi hau Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatu du, Stock Azokaren ordez. Izan ere, koronabirusa dela eta, ezin da azokarik egin Ederrena pilotalekuan. Dena den, biharko ekitaldian inoiz baino denda gehiagok parte hartuko dute eta inoiz baino eskaintza zabalagoa egongo da. Asmoa merkealdiari amaiera eman eta denboraldi berriari ongi etorria ematea da.
Horra hor biharko ekitaldian parte hartuko duten dendak: Afede jostailu-denda, Agurtzane dekorazioa, Aitxu paper-denda, Alex kirolak, Andrea, Apalategi kirolak, Argiki, Ariztizabal oinetakoak , Arku arropa-denda, Baby haurrentzako jantzi-denda, Bidegorri kirolak, Elisabeth ile-apaindegia, Urdangarin burdindegia, Goilore loradenda, Inaxio jantzi-denda, Instituto Optico, Julita mertzeria, Kux-Kux haurrentzako jantzi-denda, La Perla, Marai & NKN jantzi-denda, Mentxu y Yone haurrentzako jantzi-denda, Mari mertzeria, Milar Lagun, Opticalia Urretxu, Oskarbi oinetakoak, Santa Cruz margoak, Quo edergintza, Stylo ile-apaindegia, Titare mertzeria, Xanu jantzi-denda eta Xarmanki edergintza.