Egutegiko otsaileko asmakizunaren erantzuna, lotsa
EUSKARA //«Zer dela eta zer dela, ez daukanak daukanari ematen diona?» zen Legazpiko Udalaren egutegian otsailean kaleratutako asmakizuna, eta erantzuna, lotsa. Asmatu dutenen artean 50 euroko bi erosketa bono zozkatuko ditu udalak, bat ikasleen artean. Martxoko asmakizuna hau da: «Sasietan urratu ez eta uretan busti ez». Erantzunak, udalaren webguneren bidez: legazpi.eus.