Sasietak pila ontzi guztiak aldatuko ditu herrietan, martxoan
Sasieta mankomunitateak pilentzako 23 edukiontzi zaharberritu ditu Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan. Urtean 8 tona pila biltzen dira Sasieta mankomunitatearen eremuan.
Pilak jasotzeko 22 edukiontzi gehiago jarriko ditu Sasieta Mankomunitateak Goierrin, eta lehengoak berrituko ditu. Udalerri handienetan 16 gehiago jarri ditu, lehengoez gain: Beasainen bi gehiago, Ordizian bost, Lazkaon bat, Zumarragan bost, Legazpin bi eta Urretxun bat.
Gainerako herrietan, pilen 22 edukiontziak berritu, eta sei gehiago jarriko dituzte: Idiazabalen, Legorretan, Ormaiztegin, Seguran, Zaldibian eta Zegaman bana. Guztira, Goierrin 65 pilak botatzeko edukiontzi egongo dira, orain baino 22 gehiago. Urtean zortzi tona pila biltzen da eskualdean.