Udal tasak ordaintzeko laguntzak martxoan zehar eskatu behar dira, Igunean
2020. urteko ur eta zabor tasei dagozkien laguntzak dira. 26.600 eurotik beherako diru sarrerak dituztenek eskatu ditzakete. Eskariak martxoaren 31 baino lehen egin behar dira
2020. urteari dagozkion ur eta zabor tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatu daitezke jada. Tramitazioak Beasaingo Udaleko harrera bulegoan jaso eta aurkeztu behar dira, hila bukatu baino lehen. Gogoratu, Iguneak hitzorduarekin funtzionatzen duela. Txanda hartzeko 943 02 80 50 telefonora deitu behar da, astelehenetan eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara eta astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, goizeko ordutegiaz gain, 15:00etatik 18:00etara.
Laguntzak jaso ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: eskatzaileak sei hilabete lehenagotik Beasainen erroldatuta egon behar da, gutxienez. Gainera, eskaeran agertzen den helbidea lehen bizitokia izan behar du. Asko jota, 26.600 euro irabazi beharko ditu urtean. Zenbat eta diru sarrera txikiagoak izan, orduan eta hobari handiagoa izango du ordainagiriko zenbatekoan.
Ordainketak egin daitezke
Bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi badira, pertsona bakoitzeko kopuru bat deskontatuko da beren diru sarreretatik. Kopuru hau. 4.153,80 eurokoa izango da bigarren pertsonagatik. Hirugarrengotik aurrera 2.769,20 eurokoa izango da.
Zergak borondatez ordaintzeko epea ere zabalik dago. Azken eguna apirilaren 30a izango da. Borondatezko ordain aldi-epea ordaindu gabe pasatuz gero, zorrak premiamendu-jardunbidez eskatuko dira.