Valenciak itsasoa Igartzara eramango du biharko hitzaldian
Victor Valencia ozeanografoak Con toda la mar detras Itsaso guztia atzean hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Igartzako Jauregian. Lemniskataren Made in Goierri zikloko hirugarren hitzaldia izango da.
Euskal kostaldeko ur masen xehetasunak aletuko ditu. Horretarako, nazioarteko zientzialarien ikerketak erabiliko ditut. Halaber, XVI. mendeko marinelen eta nabigatzaileen eskutitz batzuk ere aipatuko ditu, Valenciaren hitzetan eurak izan zirelako lehen ozeanografoak: «Itsas dinamikaren eta atmosferaren eta ozeanoaren arteko interakzioen ezagutza sakona adierazten dute, eta ozeanografiaren garapeneko mugarri garrantzitsuenetako batzuk nabarmen- tzen dira diziplina anitzeko zientzia gisa».
Urtebete, geroago
Valenciak iazko edizioan egin behar zuen hitzaldia, orain urtebete. Itxialdiak bete-betean harrapatu zuen eta saioa bertan behera gelditu behar izan zen. Antolakuntzak berreskuratu egin du.
Aurrez aurreko hitzaldia izango da, hartu beharreko segurtasun neurriekin: sarreran tenperatura hartuko zaie bertaratzen direnei, eskuak garbitu beharko dira sartzerakoan, eserita eta sakabanatuta entzun behar da hitzaldia eta maskara une oro jantzita izan behar da. Saioa gaztelaniaz izango da.













