5.000 emakumek baino gehiagok eman dute izena Lilatoian parte hartzeko
Gaurtik astelehenera bitartean izango da aurtengo Lilatoibirtuala. Zaldibian, Seguran eta Idiazabalen, igandean egingodituzte 5 kilometroak, lasterketa herrikoiak antolatu baitituzte
Aurtengo egoera berezia den arren, Lilatoiak ez du hutsik egingo. Gaurtik astelehenera bitartean, Lilatoi birtualak egingoo dituzte hainbat herritan. Oinez, korrika, nordic walking eginez edo hand-bikea erabilita, 5 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, banaka, binaka nahiz taldeka. Rockthesport aplikazioaren bitartez erregistratuko dute emakume bakoitzaren denbora. Goierrin, Idiazabalen, Zaldibian eta Seguran lasterketa herrikoiak egingo dituzte.
Pandemia dela eta ohiko lasterketa ez egitea erabaki zuten Lilatoiko antotzaileek, eta korrikalari bakoitzak, beraz, norberaren herrian egingo du korrika. Dagoeneko 5.700 emakumek baino gehiagok eman dute izena parte hartzeko, eta gaur gaueko 00:00ak arte egongo da irekita izen-ematea. Lasterketa asteburuko edozein egunetan egin badaiteke ere, zenbait herritan egun bat finkatu dute emakumeak elkartu eta batera abiatzeko.
Entrenamendu saioak
Idiazabalen, hilabete inguru eman dute lasterketarako entrenatzen hainbat emakumek. Asteartero elkartu dira Igarondo pilotalekuan, eta entrenamendu saioetarako plangintza ere izan dute eskura jarduera fisikorik egitera ohituta ez daudenek, MugiMugi zerbitzuaren bidez.
Igandean, martxoak 7, Aizan Idiazabalgo talde feministak antolatuta, lasterketa herrikoia egingo dute, zehaztutako ibilbidean. 10:00etan hasita, 5 minutuko tartearekin aterako dira taldeka, 12:55ak arte.
Igandean, Zaldibian eta Seguran ere egingo dituzte 5 kilometroak. Zaldibian 10:00etatik aurrera elkartuko dira, eta amaitzean ekitaldia egingo dute. Seguran, aldiz, 09:00etan elkartuko dira Alustiza futbol zelaian.
Legazpiko Olazabal BHI insti-tutuko emakumeek aurten erebat egin dute Lilatoi birtualarekin. 45 ikasle eta irakaslek hartuko dute parte.
Asteartean ere bai
Astelehena izango da Lilatoiko 5 kilometroak egiteko azken eguna. Halere, asteartean, martxoak9, Izalbira paseoa Lilatoiko zirkuituan egingo dute, 11:00etan hasita. Beraz, izena eman ez duten eta nolabait parte hartu nahi duten idiazabaldarrek asteartean izango dute aukera Izalbira paseoa eginda, Lilatoia gogoan izango baitute.