Aitor Esnaola Martuteneko kartzelara ekarriko dute
Soriako kartzelan dago egun legorretarra. Bigarren gradua ere onartu dio Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak.
Azken asteetan euskal preso politikoekin izaten ari diren lekualdatzeekin jarraituz, Aitor Esnaola Dorronsoro legorretarra Soriako espetxetik Martuteneko kartzelara ekarriko dutela iragarri du gaur Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Bigarren gradua ere onartu diote.
2011ko apirilaren 16an atxilotu zuten Esnaola eta 18 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, ETAren laguntzaile izan eta arma eta munizio biltegia izatea egotzita.