Beste hamabost kasu agertu dira Goierrin
Osasun Sailaren arabera beste 15 positibo atzeman dituzte azken orduetan. Gehienak Legorretan, Beasainen, Ordizian eta Zumarragan daude.
Labi batzordeak gaur arratsaldean egingo duen bileraren zain, gaur beste 15 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Legorreta da gaur positibo berri gehien dituena, 5 kasurekin. Bina dituzte Beasainek, Ordiziak eta Zumarragak, eta bana Ataunek, Lazkaok, Legazpik eta Urretxuk.
Eragin tasei dagokionean, Lazkao (479,40), Beasain (320,95), Legazpi (107,03), Urretxu (175,72), Zumarraga (162,92) eta Ordizia (109,24) eremu horian daude.
Herri txikiei dagokionean, Idiazabal (772,27), Legorreta (1006,71), Itsasondo (686,81) eta Ataun (572,41) daude eragin tasaren 500eko mugaren gainetik.
Bost mila kasuen mugaren gainetik dago Goierri. Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.111 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/04 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 134 (+1) | ||
Beasain | 2 | 1.158 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 112 | ||
Itsasondo | 0 | 43 | ||
Lazkao | 1 | 320 (+1) | ||
Legazpi | 1 | 510 (+1) | ||
Legorreta | 5 | 121 (+5) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 2 | 990 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 80 | ||
Segura | 0 | 156 | ||
Urretxu | 1 | 407 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 128 | ||
Zegama | 0 | 118 (+) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 2 | 702 (+2) | ||
GOIERRI | 15 | 5.111 (+15) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/05)