'Emakumeak landa eremuan' saria jaso dute Amelia Jauregik eta Eli Elgarrestak
Gipuzkoako sei landa garapen elkarteak biltzen dituen Landaola federazioak IV. Landaola sariak banatu ditu gaur.
Gabiriako Baztarrika baserriko Amelia Jauregi eta Eli Elgarresta ama-alabek Emakumeak landa eremuan Landaola saria jaso dute gaur eguerdian, telematikoki egin den sari banaketan. Sari honekin emakumeek eta emakume elkarteek landa eremuan egindako lan eskerga nabarmendu nahi da, itzalean geratu den esfortzua azaleratuz.
Baztarrika baserrian emakumeen eskutik etorri da etxeko erreleboa eta nekazal jardueraren jarraipena. Jarraipen hori ez da soilik baserrian egin, izan ere sindikalgintzan eta emakume baserritarren EBEL elkartean ere mantendu dira. Gainera, bisitak eskaintzeari esker, baserri mundua gerturatu diete ehunka gaztetxori.
Landaola Gipuzkoako landa eremuaren garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau, Gipuzkoako sei Landa Garapen Elkartek osatzen dute: Behemendik, Deba-Garaiak, Debemenek, Goimenek, Tolomendik eta Urkomek.
Bideoaren 22. minututik aurrera ikus daiteke Amelia Jauregik eta Eli Elgarrestak saria jaso ondotik esandako hitzak.