Leihoak morez apaintzeko eskatu dute
Beasaingo asanblada feministak herria morez koloreztatu nahi du, "emakumeen alde". Era guztietako ohialak dira balekoak
Beasaingo asanblada feministak leihoak morez apaintzeko eskatu du, astelehenean, emakume langileen nazioarteko eguna dela eta. Banderak, kamisetak, galtzak… edozein oihalek balio duela esan dute. Gainera, 18:30etarako manifestazioa antolatu dute, Erauskin plazatik abiatuta. EH Bilduk bat egin du deialdiekin.