Stock eta Kale Azoka egingo dute Ordizian dendariek, gaur eta bihar
Ordiziako hamalau saltokik parte hartuko dute; lauk stock azokan, eta beste hamarrek kale-azokan. Goizez eta arratsaldez egongo dira, bi egunetan.
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatu du gaur eta bihar.
Ohiko moduan, Stock azokaPlaza Nagusian kokatuko duteeta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean jarriko dituztelarik.
Edizio berri honetan, 14 saltokik parte hartuko dute: Stock azokan 4 saltokik; eta eta Kale-azokan 10 saltoki.
Tokiko merkataritzari bultzada ematea da helburua, eskaintzen dituzten produktuak erosleari gerturatuta. Hori bakarrik ez, herriari bizia ematea ere bilatzen du ekimen horrek.
Bi egunez, goiz eta arratsaldez
Esan bezala, bi egunetan jarriko dute Stock eta Kale Azoka Stock azokaren ordutegia da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Kale Azokako ordutegia berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.