Udaberriko lore eta landareen azoka bertan behera utzi dute
Martxoaren 21ean egin behar zuten, baina pandemia dela eta ez dute ekintzarik egingo.
Segurako Udalak XX. Udaberriko lore eta landareen azoka ez antolatzea erabaki du. Martxoaren 21ean zen ospatzekoa, baina covid-19ak eragindako egoera dela eta azoka bera eta horren inguruko ekintza guztiak bertan behera gelditu dira.