Beasaingo Ikastolak haur bati egindako erasoa salatu du
Erasoa gaitzetsi eta haurrari eta senitartekoei babesa adierazi nahi diete. Urbialde enparantzan egingo dute elkarretaratzea, bihar, 16:30ean
Beasaingo Ikastolak elkarretaratzea egingo du bihar haur bati eginiko erasoa salatzeko. Urbialde enparantzan bilduko dira, 16:30ean.
Pasa den astean gizon batek haur bat jipoitu zuen. Edukiontzi batzuen artetik irten eta lepotik heldu eta jo egin zuen; gainera, berarekin eramaten saiatu zen. Haurraren garrasiak zirela eta, bizilagunak kalera atera ziren eta haurrak askatzea lortu zuen. “Honelako egoeretan sortzen den isiltasuna haustea eta egoera bera onartezina dela ozenki salatzea ezinbestekoa da”, dio ikastolak. “Une gogor hauetan, haurra eta familia osoak herritarron babesa behar du”. Ikastolako komunitateari -bazkide, familia, langile- elkarretaratzean parte hartzeko egin die. Segurtasun neurriak behar bezala mantenduko direla azpimarratu dute. Halaber, ikastolak Beasaingo beste ikastetxeak eta elkarteak gaitzespen ekintzak burutzera animatzen ditu.