Hogei positibo gehiago atzeman dituzte eskualdean
Osasun Sailaren arabera, gaur beste 20 positibo agertu dira Goierrin, gehienak Beasainen eta Lazkaon. Gaur baheketa egingo dute Legorretan.
Atzo bezala, gaur ere beste 20 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen (8) eta Lazkaon (5) agertu dira positibo berririk gehienak. Ordizian eta Ormaiztegin bina kasu daude, eta bana Itsasondon, Legorretan eta Zegaman.
Legorretan gaur hasiko dute herri mailako baheketa, 40 eta 80 urte arteko herritarrekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.176 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/09 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 134 | ||
Beasain | 8 | 1.179 (+8) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 115 | ||
Itsasondo | 1 | 50 (+1) | ||
Lazkao | 5 | 343 (+5) | ||
Legazpi | 0 | 512 | ||
Legorreta | 1 | 127 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 2 | 1000 (+2) | ||
Ormaiztegi | 2 | 83 (+2) | ||
Segura | 0 | 156 | ||
Urretxu | 0 | 410 | ||
Zaldibia | 0 | 131 | ||
Zegama | 1 | 119 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 704 | ||
GOIERRI | 20 | 5.196 (+20) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/10)