Euskararen bidea ureztatzeagatik saritua
Monzon-Ganuza saria jaso du Libe Goñi irakasleak, Bergaran egindako ekitaldian. Seaskako lehendabiziko irakaslea izan zen.
Libe Goñi Garate lazkaotarrak herenegun arratsean jaso zuen Bergaran (Gipuzkoa) I. Monzon-Ganuza saria, Olaso dorrean. Euskal Herriaren eta euskararen alde bizitza osoan zehar egindako lana aitortu diote irakasleari. Baionako ikastolan, Seaskako lehenengo irakaslea izan zen, 1969an. Olano dorrean egin zuten ekitaldia, Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatuta, Telesforo Monzon eta Josefa Ganuza senar-emazteen oroimenean, politikariaren heriotzaren 40. urteurrenean. Monzonen ekarpenak eta ikuspegia goratu zituen Goñik bere hitzaldia. Zaloa Ipiña artista bilbotarraren irudi bat jaso zuen opari.