Astea igoerarekin bukatu du Goierrin, 27 kasu gehiago batuta
Osasun Sailak beste 27 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Positibo gehienak Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Ataunen eta Urretxun atzeman dituzte.
Berriz ere gora egin du koronabirus kasu berrien kopuruak Goierrin, gaur, beste 27 positibo zenbatu baititu Osasun Sailak.
Kasu berri gehienak Beasainen (7), Lazkaon (5) eta Ordizian (4) atzeman dituzte. Ataunen eta Urretxun, hiruna positibo agertu dira; eta bana Itsasondon, Legorretan, Seguran, Zaldibian eta Zegaman.
Dagoeneko neurri gehigarrietarako kontuan hartzen ez bada ere, eragin tasaren 500eko mugaz gaindi, eta horrenbestez arrisku egoeran, daude Itsasondo (1648,35), Legorreta (1342,28), Lazkao (1047,59) eta Ataun (572,41). Beasain muga-mugan dago, 492,12ko tasarekin.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.245 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/11 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 3 | 138 (+3) | ||
Beasain | 7 | 1.197 (+7) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 115 | ||
Itsasondo | 1 | 51 (+1) | ||
Lazkao | 5 | 353 (+5) | ||
Legazpi | 0 | 512 | ||
Legorreta | 1 | 128 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 46 | ||
Ordizia | 4 | 1006 (+4) | ||
Ormaiztegi | 0 | 83 | ||
Segura | 1 | 157 (+1) | ||
Urretxu | 3 | 414 (+3) | ||
Zaldibia | 1 | 132 (+1) | ||
Zegama | 1 | 120 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 0 | 706 | ||
GOIERRI | 27 | 5.245 (+27) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.