Maitasuna, erasotutako haurrarentzat
Beasaingo ume batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute, ikastolako atarian. «Denok gara ume. Umeak denonak dira. Zaindu ditzagun» bezalako mezuak eta ikaskideen marrazkiak ikusi ahal izan dira.
Haur bati egindako erasoa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Beasaingo ikastetxeetako atarietan. Irudian, Beasaingo Ikastolako atarian egindako mobilizazioa. «Denok gara ume. Umeak denonak dira. Zaindu ditzagun» leloa ikasleek egindako marrazkiekin inguratu zuten, bihotz bat osatuz. Pasa den astea jazo zen erasoa: edukiontzi batzuen artean ezkutatuta zegoen gizonezko batek haurra lepotik hartu zuen eta jo egin zuen; berarekin eramaten ere saiatu zen. Oihuak entzutean bizilagunak bertaratu, eta haurrak askatzea lortu zuen.