‘Martxoan bertsoa’ hasteko, bertso jarriak
Unai eta Eñaut Agirre anaiek 'Auskalo zeinek jarriak' emanaldi musikatua egingo dute bihar, Urretxuko elizan.
Unai eta Eñaut Agirre anaia hernaniarrek emango diote hasiera bihar ZUbertsotan bertso eskolak antolatutako Martxoan Bertsoa ekimenari. Urretxuko Tourseko San Martin elizan egingo dute Auskalo zeinek jarriak bertso jarrien emanaldi musikatua, 12:00etan, Imanol Kamio musikariak lagunduta. Saiorako gonbidapenak bihar jaso ahal izango dira Urretxuko kultur etxean (10:30-11:30).
Martxoan Bertsoa egitarauaren barruan, beste bi saio ere antolatu dituzte. Martxoaren 26an, bat-bateko Bertsodrama saioa egingo dute bertso eskola kideek, eta 28an Erradikalak ginen bertso eta antzerki ikuskizuna izango da Zelai Arizti aretoan.