Unidad Alavesa taldeak disko berria aurkeztuko du Ataunen
Unidad Alavesa taldeak 'Made in Germany' disko berria argitaratuko du apirilean. Aurkezpen kontzertuetako bat Ataungo Herri Antzokian izango da, maiatzaren 8an
Unidad Alavesa talde ataundarrak prest du dagoeneko Made in Germany disko berria, taldearen ibilbideko hirugarrena. Beasaingo Pottoka estudioan grabatu dute, Fredi Pelaezekin, eta Artza Records zigiluarekin artiratuko dute. Diskoa apirilean argitaratuko dute, eta dagoeneko hasi dira aurkezpen birako lehendabiziko datak jakinarazten.
Horietan lehena, maiatzaren 8an izango da, Ataungo Herri Antzokian. Iruñeako Totem aretoan (maiatzak 15) eta Donostiako Dokan (maiatzak 29) ere egingo dituzte emanaldiak. Sarreren inguruko informazioa laister zabalduko dute, sare sozialen bidez. Datozen asteetan, data gehiago ere jakinaraziko ditu taldeak.