Asteburuan ere gora egin dute datuek, 81 kasu gehiagorekin
Osasun sailaren arabera, ostiraletik igandera 81 positibo berri atzeman dituzte Goierrin, erdiak baino gehiago Lazkaon eta Beasainen.
Irekialdiko lehen asteburuarenn ondoren, koronabirusaren datuek goraka jarraitzen dute Goierrin. Ostiraletik igandera 81 kasu atzeman dituzte, Osasun Sailaren gaurko txostenak jasotzen duenez.
Kasu horien erdiak baino gehiago, Lazkaon (23) eta Beasainen (21) atzeman dituzte, eta bi herriak eragin tasaren 500eko muga pasata daude, 1207,39 eta 542,04eko tasekin, hurrenez hurren.
Legorretan (9) eta Ordizian (8) ere kasu berri dezente agertu dira. Urretxuk 4 ditu; hiruna Ataunek, Zaldibiak eta Zegamak, 2 Legazpik eta kasu bana izan dute Ezkio-Itsason, Idiazabalen, Olaberrian, Seguran eta Zumarragan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.326 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/12 | 03/13 | 03/14 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 18 |
Ataun | 1 | 0 | 2 | 141 (+3) |
Beasain | 6 | 7 | 8 | 1.218 (+21) |
Ezkio eta Itsaso | 1 | 0 | 0 | 23 (+1) |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 11 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 1 | 0 | 116 (+1) |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 51 |
Lazkao | 11 | 10 | 2 | 376 (+23) |
Legazpi | 0 | 2 | 0 | 514 (+2) |
Legorreta | 7 | 0 | 2 | 137 (+9) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 11 |
Olaberria | 1 | 0 | 0 | 47 (+1) |
Ordizia | 1 | 4 | 3 | 1014 (+8) |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 83 |
Segura | 0 | 1 | 0 | 158 (+1) |
Urretxu | 1 | 2 | 1 | 418 (+4) |
Zaldibia | 2 | 0 | 1 | 135 (+3) |
Zegama | 1 | 0 | 2 | 123 (+3) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 12 |
Zumarraga | 1 | 0 | 0 | 707 (+1) |
GOIERRI | 33 | 27 | 21 | 5.326 (+81) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.