Joseba Argiñano sukaldariak aurkezten duen telebista saioa Legazpiko auzoan izan da. Hainbat auzotarrek lagunduta tren geltokian, Barrendiola urtegian, Guriditegi auzunean, Ogiaren txokoan eta errotan izan dira bisitan.
Osasun sailaren arabera, ostiraletik igandera 81 positibo berri atzeman dituzte Goierrin, erdiak baino gehiago Lazkaon eta Beasainen.
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Gazteen Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketaren hirugarren edizioa martxan jarri da, larunbatean Legazpiko Latxartegin jokatutako lehen kanporaketarekin. Lezoko Mikel Esnaolak irabazi du B sailean, eta Elgoibarko Eneko Etxanizek D sailean. Legazpiko zazpi dantzariek lan bikaina egin dute.
Izan Bidea egitasmoaren barruan, '650 tontor' egitasmoa berreskuratu du Sarek. Maiatzaren 8rako egin dute deialdia, eta izena eman daiteke dagoeneko.
1-0 galdu zuen larunbatean Tolosaren aurka. 26 punturekin seigarren postuan daude, igoera faserako postuetan. Azken jardunaldian jokatuko dute asteburu honetan