Sarek Euskal Herriko 650 tontorretara eramango du presoen aldeko aldarrikapena
Izan Bidea egitasmoaren barruan, '650 tontor' egitasmoa berreskuratu du Sarek. Maiatzaren 8rako egin dute deialdia, eta izena eman daiteke dagoeneko.
Sare Herritarrak deituta, 650 tontor egitasmoa egitekoak ziren iazko urrian, baina elurtea tarteko, elkarretaratzeak plazetan egitea eta mendira igotzeko deialdia atzeratzea erabaki zuten. Maiatzaren 8an egingo dute azkenean, eta bertan parte hartzeko izena emateko deia egin diete orain herritarrei. Euskal Herriko 650 tontor ezagunetara igo eta euskal presoak etxeratzearen aldeko mezua eramango dute gailurreraino. Izena okasiorako sortu duten webgunean eman daiteke.
Goierriri dagokionean, 20 bat tontor igoko dituzte, Sarek zabaldu duen maparen arabera: