Saskigintza tailerra antolatu dute Itsasondon
ITSASONDO // Tradizio handiko ofizioa da gaztaina egurrarekin egindako saskigintza, Matxibenta aldean, besteak beste. Gaur gaurkoz, hiru familia ari dira lan horretan, nahiz eta jubilatzear dauden, eta horregatik, saskigintzaren transmisioa egin nahiko lukete. Helburu horrekin, ofizioa erakusteko tailerra antolatu dute Itsasondon, Oihana Unanueren gidaritzapean, larunbaterako. 10:00etatik 13:00etara egingo dute. Adin guztietako pertsonentzat dago zuzenduta. Lauko taldetan eman beharko da izena, osteguna baino lehen, eta horretarako, Itsasondoko Udalaren webgunean sartu, eta eskaera bete behar da.













