Bikuñako industrialdeko errepidea, asteburuetan bakarrik oinezkoentzat
Astegunetan espaloitik ibili behar dute oinezkoek. Larunbat, igande eta jai egunetan ibilgailuentzat itxita dago errepidea.
Legazpiko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die Bikuña Txiki eta Motxorro artean industrialdetik barrena doan errepidea asteburuetan bakarrik ixten dela ibilgailuentzat, bi noranzkoetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan. Astegunetan oinezkoek espaloitik joan behar dute derrigorrez, eta ez errepidetik eta kotxeen artean, irudian ikusten den bezala, arriskutsua delako.
Errepidea trafikoarentzat itxita dagonean, inguruko pabiloietara sartzeko edo irteteko bakarrik ibili daitezke bertatik ibilgailuak.