600 ataundarrek baino gehiagok eskatu dute txanda
Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetako bezeroei egin diete deia, baina ataundar askok PCR proba egin nahi izan dute egoera kontrolpean izateko
Ataunen baheketa egiten ari dira gaur arratsaldean. Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetako bezeroei egin diete deia, baina gainerako herritar ugari hurbildu da San Martingo pilotalekura. Denera, 600 lagun baino gehiago igaroko dira 20:00ak baino lehen, ia ataundarren erdiak. Udalak eskerrak eman dizkie, arduraz jokatzeagatik.
Datozen egunetan ikusiko da ea zenbat positibo atzematen dituzten. Ahalik eta gehien detektatu nahi dituzte, egoera bere onera ahalik eta azkarren itzultzeko. Azken egunetan positibo ugari atzeman dituzte: hamalau egunetan 26 kasu agertu dira eta 1.488,27ko intzidentzia metatua dute.