Arresek Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari izateari utzi dio
Urrian hartu zuen kargua. Jaurlaritzak aldaketaren arrazoia ez du jakinarazi
Asier Arresek Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari izateari utzi dio. Urrian hartu zuen kargua, duela bost hilabete. Jaurlaritzak aldaketaren xehetasunik ez du eman, soilik Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez egindako erabakia dela, Gobernu Kontseiluak baieztatua. Arresek urteak daramatza hainbat erakude publikoen zuzendaritza postuetan.