Beasainek igoera fasea jokatuko du
Deustu, Baskonia, Anaitasuna, San Inazio eta Santutxu izango dituzte aurkari. Multzoko lehen bi sailkatuek aurrera egingo dute. Gainerakoak hirugarren mailan geldituko dira
Beasainek igoera fasea jokatuko duela ziurtatu du Euskadiko Futbol Federazioak. D multzoan hasiko dira, Deusturekin, Baskoniarekin, Anaitasunarekin, San Inaziorekin eta Santutxurekin batera. Multzoko bi onenek aurrera egingo dute eta C multzoko lau txarrenekin RFEFeko 2. mailara –orain arte 2.B mailara– igotzeko azken bi txartelak lehiatuko dituzte. Gainerakoak hirugarren mailan geldituko dira, beste denboraldi batez.
?????????? ?????ko lehen fasea bukatuta
— Euskadiko Futbol Federakundea – Federación Vasca (@EFF_FVF) March 22, 2021
➕info (nuevos subgrupos y normativa) ? https://t.co/XPdsrE1Ivw
Finalizada la primera fase en ??????? ???????́?
➕info (azpitalde berriak eta araudia) ? https://t.co/TGr8c4AoSt pic.twitter.com/BxMwv3K8QB
Txarrenera, Beasainen 20. denboraldia izango da hirugarren mailan jarraian. Denera, 30.a izango da. Igotzea lortzen badu, bere markarik onena berdinduko luke. 2.B mailan 2002an jokatu zuen azkenekoz. Ez da erraza izango, talde guztiak ez baitira parean hasiko. Orain arte lortutako puntuak kontuan hartuko dira. Beasain da lehen fasean puntu gutxien lortuta igaro den taldea, 27rekin.
Ezin itxi
Beasaini nahi baino gehiago kosta zaio igoera fasea ziurtatzea. Azken jardunaldia amaituta ere ez zegoen argi igoera ala jaitsiera fasea jokatuko zuen. Izan ere, Beasainek lanak erdizka egin zituen eta Tolosaren eta Deusturen arteko partida bertan behera gelditu zen azken orduan, positibo bat tarteko.
Beasainek Santutxu menderatuko balu igoera fasea jokatuko zuela ziurra zen. Bana berdindu zuten. Aurretik jartzea lortu zuten baina atsedenaldia baino lehen banakoa jaso zuten. Bigarren zatian baloia bizkaitarren zelai zatian ibili zen bereziki, baina aukera garbirik ez zuten sortu. Puntuak Tolosari bizia eman zion. Deusturen aurkako lehia zortzi golen aldearekin irabaziz gero Beasain kanpoan geldituko zatekeen. Federazioak Beasainen alde egin du.
Bigarren fasea apirilaren 11n hasiko da. Egutegia oraindik ez da zozketatu. Deustu eta Santutxuren aurka ez dute jokatuko, lehen faseko ligan elkarren aurka jada jokatu dutelako. Gainerako taldeen aurka bi itzuliko liga izango da.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | GERNIKA CLUB S.D. | 43 | 20 | 13 | 4 | 3 | 0 | 39 | 16 |
2 | REAL SOCIEDAD S.A.D. “C” | 40 | 19 | 12 | 4 | 3 | 0 | 48 | 25 |
3 | SESTAO RIVER C. | 36 | 19 | 11 | 3 | 5 | 0 | 38 | 13 |
4 | DEUSTO S.D. | 33 | 19 | 10 | 3 | 6 | 0 | 26 | 23 |
5 | SANTUTXU F.C. | 28 | 19 | 8 | 4 | 7 | 0 | 19 | 22 |
6 | BEASAIN S.D. | 26 | 19 | 6 | 8 | 5 | 0 | 19 | 13 |
7 | TOLOSA C.F. | 24 | 19 | 6 | 6 | 7 | 0 | 20 | 22 |
8 | AURRERA K.E. | 17 | 19 | 4 | 5 | 10 | 0 | 19 | 30 |
9 | BALMASEDA F.C. | 17 | 19 | 3 | 8 | 8 | 0 | 21 | 26 |
10 | SOMORROSTRO J.D. | 16 | 19 | 4 | 4 | 11 | 0 | 19 | 30 |
11 | URGATZI K.K. | 10 | 19 | 3 | 1 | 15 | 0 | 10 | 58 |