Beste 33 positibo atzeman dituzte eskualdean
Osasun Sailak beste 33 kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Beasainen, Zumarragan, Lazkaon eta Ataunen daude gehienak.
Asteburuan datuek izandako igoeraren ondotik, beste 33 positibo jakinarazi ditu Osasun Sailak, gaurko txostenean.
Beasainek (9) ditu kasu berri gehien; eta haren atzetik daude Zumarraga (6), Lazkao (4) eta Ataun (3). Bina kasu dituzte Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin eta Urretxun, eta bana Idiazabalen, Olaberrian eta Urretxun.
Eragin tasari dagokionean, 500eko mugaren gainetik daude Lazkao (1349,43), Beasain (784,54) eta Ordizia (685,20) herri handien artean; eta txikiagoetan Ataun (1659,99), Zegama (1183,43), Legorreta (939,60) eta Olaberria (654,31). Zaldibia (422,20) atera egin da zerrenda horretatik.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.568 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/22 | DENERA | ||||
Altzaga | 0 | 4 | |||
Arama | 0 | 18 | |||
Ataun | 3 | 163 (+3) | |||
Beasain | 9 | 1.281 (+9) | |||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 24 | |||
Gabiria | 0 | 12 | |||
Gaintza | 0 | 9 | |||
Idiazabal | 1 | 122 (+1) | |||
Itsasondo | 0 | 51 | |||
Lazkao | 4 | 414 (+4) | |||
Legazpi | 0 | 522 | |||
Legorreta | 2 | 140 (+2) | |||
Mutiloa | 0 | 11 | |||
Olaberria | 1 | 52 (+1) | |||
Ordizia | 2 | 1067 (+2) | |||
Ormaiztegi | 2 | 85 (+2) | |||
Segura | 1 | 159 (+1) | |||
Urretxu | 2 | 422 (+2) | |||
Zaldibia | 0 | 138 | |||
Zegama | 0 | 136 | |||
Zerain | 0 | 13 | |||
Zumarraga | 6 | 724 (+6) | |||
GOIERRI | 33 | 5.568 (+33) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/23)