Gaintzan bake epailea aukeratzeko prozesua hasi dute
Eskaerak egiteko eta hautagaitza aurkezteko epea apirilaren 8ra arte da.
Gaintzako Udalak bake epaile berria eta haren ordezkoa aukeratzeko deialdia egin du. Eskaerak egiteko eta hautagaitza aurkezteko epea apirilaren 8ra arte da, udaletxean. Epea amaitutakoan, udalbatzak oniritzia eman eta justizia administrazioari bidaliko dio proposamenen berri, hark onar ditzan. Inor aurkeztuko ez balitz, udalak egin dezake aukeraketa, baldintzak betetzen dituzten herritarren artean.