Goierri, 540ko intzidentziarekin, alarma gorrian
Goierriko intzidentziak 500 gaixoetako langa gainditu du. 539,82an dago, zehazki. Azken bi asteetan 379 kasu atzeman dira, urtea hasi zenetik kopururik handiena. Tasa horrek ez du, ordea, ondorio zuzenik, egoeraren neurgailu soil bat bihurtu baita.
Ordizia ere eremu gorrian sartu da. Denera sei herri daude eremu gorrian: Ataun, Beasain, Lazkao, Olaberria, Ordizia eta Zegama. Legorretak eta Zerainek ere 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia dute, baina azken astean ez dira bi kasu baino gehiago atzeman. Zerainen hilabete eta erdi zeramaten positiborik gabe. Gabirian ere beste horrenbeste zeramaten, baina asteburuan kasu bat atzeman dute. Soilik Altzagan eta Gaintzan ez da kasurik atzeman urtea hasi zenetik. Legazpi, Urretxu eta Zumarraga horian daude.