Lazkaoko Hiribarren kalea zentzu bakarreko jarriko dute
Atzo hasi ziren Ibabe-Hiribarren industrialdea eraberritzeko lanak. Lehen fasean Ibabeko eremua berrituko dute. Zirkulazioan aldaketak eragingo dituzte obrek. Hala, lehenengo lanaldian, Hiribarren kalea zentzu bakarrean jarriko dute zirkulazioarentzat. Senpere aldetik Lazkaorantz bakarrik joan ahalko da. Kaleko bizilagunak eta industrialdeko erabiltzaileak bakarrik sartu ahalko dira.